?Arestiren alargunak emandako argazkia Фото Арести предоставлено его вдовой
Jon Kortazar Euskal Herriko Unibertsitatea Gabriel Aresti (1933-1975) Bilbon jaio eta bizi izan zen. Literatura gizonak euskal poesia eraberritu eta gaurkotu zuen. Haren liburuek, Harri eta herri (1964), Euskal harria (1968), eta Harrizko herri hau (1971) errealismo sozialaren bidetik eraman zuten euskal poesia, irudi-mundu berria sortu arte. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, batez ere, ipuina eta nobela falta ez badira ere bere produkzioan. Itzulpen asko utzi zituen bere lanen artean, eta gurearen antzeko hizkuntza minorizatuetako idazleen itzulpenez gain, poesia modernoaren maisuen lanak euskaraz eman zituen: Garcia Lorcarenak edo T. S. Eliotenak adibidez. Literatura mundua aldatzeko gai zela ustez idatzi zuen Gabriel Arestik eta bere lanak garrantzi handia hartu zuen, poesiaren eta antzerkiaren bidez bere ideiak gizarteratu zituelarik frankismoaren aurka eta frankismoak eraikitako gizarte moldeen aurka. Literaturaren mugetatik kanpo euskal kulturan zeregin handia bete zuen: euskara batuaren bultzatzaile sutsua izan genuen Arantzazuko Biltzarran parte esanguratsua hartu zuelarik; Lur argitaletxearen sortzailea, ateak zabaldu zizkien idazle berriei, eta bere inguruan bildu zen euskal literaturaren belaunaldi berria; aldizkarietan langile nekaezina, bere artikuluek eztabaida ugari sortu zuten; artisten adiskidea eta haien lanaren mireslea, Jorge Oteizari eskainitako poeman literaturari buruzko iritziak utzi zituen. Gizartean eztabaida zabaldu zuen eta urte haietan euskal gizartean eta kulturan gertatzen ziren kontraesanen eredu bihurtu zuen bere bizitza. Nazionalismoaren eta sozialismoaren artean kokaturik Arestiren idazkerak mundu zaharraren eta berriaren artean mugitzen den kontzientziaren sufrikarioaren berri eman zuen. Euskal gizartearentzat antolamendu aurrerakoia, zabala, sozialista aldarrikatu zuen Gabriel Arestik. Bere burua “erakarrera” anitzeko pertsona gisa aurkeztu zuen, beti ere joera anitzetan murgildurik. Euskalduntasun monolitikoaren kritikatzaile bihurtu zuen bere literatura-zeregina, baina sufrikarioz eztabaidatu zuen beti. Alderdi ugariak eta konplexuak jarri zituen agerian utopiaren bidean. |
Йон Кортасар Университет Страны Басков Габриэль Арести (1933-1975) родился и прожил свою жизнь в Бильбао. Писатель, реформировавший и обновивший баскскую литературу. Его произведения – «Harri eta herri» («Камень и народ», 1964 г.), «Euskal harria» («Баскский камень», 1968 г.), «Harrizko herri hau» («Этот каменный народ», 1971 г.) – направили баскскую поэзию по пути социального реализма таким образом, что возник новый воображаемый мир. Более известный в области поэзии, он также работал и в других жанрах: драматургии, короткого рассказа и романа. Среди его работ – представлены многочисленные переводы не только баскских авторов, но и таких мастеров мировой поэзии, как Ф. Гарсия Лорка или T. Элиот. Габриэль Арести писал с верой в то, что он способен преобразовать литературный мир, и его работы имеют большую ценность. Через поэзию и театр он распространял свои идеи, направленные против режима Франко и против общественной модели, утверждаемой этим режимом. Вне литературы им была проделана большая работа в области баскской культуры: он был горячим сторонником унификации баскского языка (euskara batua) и принял активное участие в конгрессе Академии баскского языка (Euskaltzaindia) в Арансасу в 1968 г. Он основал издательство «Lur» («Земля»), открыл двери для новых писателей. Вокруг него образовалось новое поколение баскской литературы. Он неутомимо работал в журналах, и его статьи вызывали широкий резонанс. Друг художников и поклонник их творчества, он высказал свое мнение об искусстве в поэме, посвященной Журги Отейсе. Общественный полемист, он превратил свою жизнь в живой пример противоречий, которые существовали в баскском обществе того времени. Располагаясь между национализмом и социализмом, поэмы Арести описывают страдания сознания, находящегося между древностью и современным миром. Габриэль Арести выступил за прогрессивное, открытое социалистическое баскское общество. Он проявил себя как человек разнообразных наклонностей, всегда в центре активной жизни. В своей поэзии он подверг критике однобокий баскизм, но всегда с личной болью. На пути к утопии он высветил ряд сложных проблем. |
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldarik gabe bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik. (G. Arestiren «Harri eta Herri» poematik) |
Я защищу Дом своего отца. От волков, От засухи, От ростовщиков, От правосудия Я защищу Дом Своего отца. Я потеряю скот, Огороды, Сосняки; Я потеряю Проценты, Ренты, Дивиденды, Но я защищу дом своего отца. Они отнимут у меня оружие, А я руками защищу Дом своего отца; Мне отрубят руки, А я культями защищу Дом своего отца: Они оставят меня Без рук, Без плеч И без груди, А я душой защищу Дом своего отца. Я умру, Потеряется моя душа, Погибнет мое потомство, Но дом моего отца Останется Стоять. (Из поэмы «Камень и народ» Г. Арести) |